DATA GARRANTZITSUAK
Martxoak 12: Lanen aurkezpena
Apirilak 3: Egileei jakinarazpena
Maiatzak 3: Lanen aurkezpen finala
Uztailak 2-4: Kongresua
DESKARGATZEKO DOKUMENTUAK
Lan osoaren komunikaziorako plantila [doc]
BABESLEAK
Arkitekturan eta plangintzan energia efizientzia eta jasangarritasunaren inguruko hirugarren kongresuan “Arkitektura eta krisialdia” gaia jorratuko da hurrengo ikuspegiekin:
-Arkitektura jasangarria eta energia efizientzia.
-Hiria eta plangintza jasangarria.
-TIC teknologia bidezko ebaluazio eta monitorizazioa.
Hiru gai hauek ikuspuntu integratzaile batekin aztertuko dira, lasaitasunez jokatzera deituak gauden momentu honetan, krisialdiarekin bukatzeko “negozio berdeak” eta “eraikuntza jasangarria” sustatu beharko liratekeela suposatuz.
Krisialdiak bereziki eraikuntza eta higiezinen sektoreetan izan du eragina, zeinak 2008an Espainiako PIB-aren %10,6 suposatzen zuten eta biztanleen %12-aren lana ziren. Egoera ekonomiko larriaz gain, ingurugiroarekiko ardura gehitu zaio, eraikinak atmosferara igortzen den CO2-aren %40aren eta kontsumo energetikoaren %30-aren arduradun dira. Egoera honetan, arkitektoak garrantzi handikoak izango dira, krisialdiari eta ingurugiroaren arazoei erantzun konkretu bat emango dion produktua sortu ahal izango duelako, garapen sozial jasangarriago bat bideratuko dezakeena. Arkitektoak eraikuntza ekoefizienteak pentsatzera zuzendu beharko lituzke bere ahaleginak, ingurugiroarekiko arduratsuak diren material eta teknologiez baliatzen direnak eta baliabide naturalak modu efizientean erabiltzen dituztenak.
Jardunaldi hauek ikerlariei, graduatuei, ingeniariei, arkitektoei, lizentziatuei eta arkitektura eta plangintzan energi efizientzia eta jasangarritasunaren inguruan jakin-nahia duten edozein ikasleri zuzenduak daude. Kongresuan profil desberdineko hizlariek eta parte hartzailek sorturiko sinergia aprobetxatuko da egungo arazoei sakonki erantzuteko.
Kongresuaren beste helburu bat energi efizientzia eta jasangarritasunaren inguruan ikertzen duten taldeak eta proposamen honekin konprometiturik dauden UPV/EHUko formakuntza indartzea izango da. Honekin, irakaskuntzaren arloan I+D+I sendotzea eta Gobernu Zentral eta Eusko Jaurlaritzak edo erakunde nazional edo internazionalek I+D+I jarduerarekiko apustua bermatu nahi da, klima-aldaketarekin erlazionaturiko materiak, efizientzia energetikoa eta ingurugiro jasangarritasuna jorratzeko.